Elgoibarko Udaleko arduradunek aditzera eman dutenez, 20.000 euro zituzten aurten herria argiekin apaintzeko, eta kopuru horrekin moldatu behar izan dute. Hala, auzo batzuetara ez da aurten apaingarririk ailegatuko: Urazandira, Sigmara eta Trenbide kalera, hain justu ere. Gabonetako argietarako aurrekontuak behera egin du urtez-urte. 2005ean 24.000 eurokoa zen aurrekontua, baina urte hartatik aurrera bikoiztu egin zuen gastua Udalak eta, 2006an, esate baterako, 42.000 euro gastatu zituzten Eguberrietako argietan. Kantitate horietan mantendu zen hurrengo urteetan ere, harik eta bizpahiru urtera arte argietarako aurrekontua berriz murriztea erabaki zuten arte, besteak beste, teknologia berrien eraginagatik.
Aurreko urteetan moduan, LED motako argiak erabiliko dituzte aurten ere, eta horri esker, argi gutxiago kontsumituko dutela jakinarazi dute udal arduradunek. Abenduaren 5ean piztuko dituzte argiak eta Errege egunera arte egunero piztuko dituzte.