
Elgoibarko Udalak,
Badihardugu elkartearekin batera, 2007 urtean jarri zuen
Ahotsak.com proiektua abian, herriko nagusienen ahotik, gure ahozko ondarea jaso eta digitalizatzeko helburuarekin. Horrela bada, guztira, 70 herritarren lekukotasuna jaso da, eta 1.216 pasarte inguru jarri dira sarean. Horretaz gain, elkarrizketa horietatik, 255 pasarte transkribatu dira, eta 130 audio eta 360 bideo sareratu dira, ondare hori herritar guztien esku jarri nahirik. Horri guztiorri esker, nahi dutenek, gure herriko historiari, ohiturei, tradizioei, antzinako lanbideei, bizimoduari eta abarri buruzko informazioa izango dute
www.ahotsak.com/elgoibar helbidean.
Horretarako, Elgoibarko adineko hainbat pertsonari elkarrizketak egin
zaizkie propio; eta horretaz gain, beste hainbat proiektutarako egin
ziren elkarrizketak baliatu dira: esaterako, “
Elgoibarko berbetia”, “
Elgoibartarren esanetan”, “
Elgoibar 1936”, “
Elgoibarko Makina Erremintaren Historiazaleak”...
Argazkiak:
BIDEOA: Elgoibarren egindako hainbat elkarrizketekin osatutako bideoa: