Abenduaren 14a da azken eguna jaiotza lehiaketan lanak entregatzeko

elgoibarren.net 2013ko abe. 5a, 14:40

Parrokiako Katekesiak jaiotza lehiaketa antolatu du, haur eta familientzako. Abenduaren 15ean izango da lehiaketa, baina partaideek hilaren 14rako utzi beharko dituzte jaiotzak Katekesiaren lokalean, 11:00etatik 12:30era bitartean. Azken bi urteetan Eider eta Goizeder Arnedo ahizpek {ondoko argazkian} irabazi dute lehiaketa. Aurtengoa hogeita zazpigarren lehiaketa izango da.


 Jaiotza Lehiaketara aurkeztuko diren lanek 75x40 zentimetroko neurria izan dezakete gehienez. Jaiotzak Parrokiako Katekesiko lokalean entregatu behar dira abenduaren 14an, 11:00etatik 12:30era bitartean. Hurrengo egunean, abenduaren 15ean, San Bartolome parrokiako arkupeetara eraman behar dira, 11:00etarako. Arkupeetan jarriko dituzte ikusgai eta, meza ondorenean sari banaketa egingo dute. Gero, Zubiaurre-Murua familiak lagatako lokalean jarriko dituzte jaiotzak ikusgai, Errosario kaleko 7an.

 Eider eta Goizeder Arnedo ahizpek bigarrengoz jarraian irabazi zuten iaz jaiotza lehiaketa. Mugimendudun jaiotza aurkeztu zuten arnedoarrek. Guztira 26 jaiotza aurkeztu ziren iaz. (ikusi 2012ko lehiaketara aurkeztutako jaiotzak, argazkitan)

 Antolatzaileek ohartarazi dutenez, haurrek eta haurren familiako kideek parte har dezakete lehiaketa honetan. “Horrela, jaiotza sortzea familiako kideen artean, elkarlanean egin beharreko sorkuntza lan bat baita, nahiz eta gero haurrek aurkezten dituzten lanak lehiaketara”.
 
Lotura duten albisteak: