Abenduaren 8a, Kontzezio Eguna, berezia da Mendaron eta datorren zapatuan, abenduaren 7an, egingo duten Kontzezio Azoka egunak ere indar handia hartu du azken urteetan. Aurten ere ez da aspertzeko astirik izango Mendaron. Azokan, sasoian sasoiko produkturik onenak dastatu eta erosteko aukera izango da, eta era berean, inguruko baserrietako animaliak ikusi eta tratuak ixteko aukera ere izango da. Sagardozaleek ere izango dute euren tartea, 11:00etan sagardo lehiaketa hasiko da-eta. Guztira zortzi sagardotegietako sagardoak dastatzeko aukera izango da.
•Herri kirol saioak, goizean eta arratsaldean
13:30erako erronka ikusgarria antolatu dute. Jon Larrañaga (Mendaro, 1982) eta Juan Carlos Soto (Ormaiztegi, 1968) lehiatuko dira. Soto munduko txapelduna da ipurdiarekin intxaurrak apurtzen, eta hain justu ere, horixe izango du egin beharreko lana: ipurdiarekin 200 intxaur apurtzea. Aski ezaguna da Soto Mendaron. Iaz ere Kontzezio Azoka egunean izan baitzen eta erakustaldia eskaini zuelako, ikusleak zur eta lur lagaz {behean duzue iazkoaren bideoa}. Larrañagak, berriz, lokotx batzen jardungo du. 50 lokotx bildu beharko ditu, eta bere lana azkarren bukatzen duenak irabaziko du desafioa.
•Giza probak, gonbidatu bereziekin