
101 Gaztelu saioko lehiakideek Euskal Herriko zazpi herrialdeetan barreiaturik dauden
20 gaztelu bisitatu dituzte, borrokaldi propioak biziz eta mota guztietako probei aurre eginez. Bi taldetan banatuta lehiatu dira,
Bilauak eta
Zaldunak. Talde bakoitzak sei armarri eskuratu ditu jokatutako probetan eta, berdinketa hausteko, azken duelua jokatu zuten domekako saioan. Bi taldeen ordezkari banak jokatu zuten duelua eta Zaldunen ordezkariak, Jonasek,
irabazi zuen proba, eta horrekin,
101 Gaztelu saioaren estreinako edizioa.
Jonas Ormabera,
Oihana Lopez eta
Jurdan Ezenarro lehiakide mendaroarra ailegatu dira amaierara arte Zaldunen taldean. Karibera bidaia bat eta 5.000 euro irabazi dituzte.