Istripua Olasoko biribilgunean: elkar jo dute anbulantzia batek eta auto batek

elgoibarren.net 2013ko abe. 11a, 16:13

Lanean ziharduen anbulantzia batek eta auto batek elkar jo dute Olasoko kanposantuaren aurrean dagoen biribilgunean. Gogorra izan da kolpea eta autoa gidatzen zuen emakumea Mendaroko ospitalera eraman behar izan dute.


 Autoa eta anbulantziaren arteko talkan autoa izan da kaltetuena eta aurrealde guztia txikituta geratu zaio, ondorengo argazkietan ikus daitezkeen moduan. Olasoko biribilguneko semaforoan gertatu da istripua 14:30ak inguruan. Istripuak ez du aparteko arazorik eragin trafikoan. Ibilgailuak baztertu eta errepidean zegoen zikinkeria garbitu ostean ostean, trafikoa kontrolatzen aritu dira udaltzainak.
 
•Argazkiak:

1706637124425 Istripua Olasoko biribilgunean: elkar jo dute anbulantzia batek eta auto batek

1706637124530 Istripua Olasoko biribilgunean: elkar jo dute anbulantzia batek eta auto batek

1706637124643 Istripua Olasoko biribilgunean: elkar jo dute anbulantzia batek eta auto batek

1706637124747 Istripua Olasoko biribilgunean: elkar jo dute anbulantzia batek eta auto batek

 
Lotura duten albisteak: