•Harmailetan giro ona espero du Euskadiko hautatzaileak
Euskadiko hautatzaileak, Bera Bera taldeko entrenatzailea ere baden Imanol Alvarezek, partida jokatzeko deitu dituen jokalarien zerrenda eman du ezagutzera prentsaurreko agerraldian. Hautatu dituen hamabost jokalarien artean ez dago elgoibartarrik. Txileren aurka jokatzea "plazer bat" izango dela adierazi du Alvarezek, besteak beste, "aspaldiko lagun bat" delako Txileko hautatzailea, Iñaki Añiz iruindarra, hain zuzen ere. Osatu zezakeen selekziorik onena bildu duela adierazi du Euskadiko hautatzaileak. Elgoibarko zaleentzat ere izan ditu hitzak. "Elgoibarko herria eta zaleak ezagututa ziur giro ona sortuko dutela partida egunean eta seguru nago, baita ere, harmailak beteko dituztela, eskubaloi partidetan ohi duten moduan".

•Irabaztera dator Txileko selekzioa
Txileko hautatzaileak partida on bat ikusteko aukera izango dutela zaleek aurreratu du eta bere taldearen mailaren berri eman du. "Erdi edo behe mailako taldea da gurea Hego Ameriketako eskubaloian. Une honetan Serbian jokatzen diharduten munduko eskubaloi txapelketan parte hartzen ari diren Brasil edo Argentina moduko talde indartsuen mailatik hurruin gaude oraindik", aitortu du. Hala ere, Elgoibarrera irabaztera etorriko direla adierazi du. "Partida zaila izango da guretzat, Europako txapelketan aritutako jokalariak izango ditugulako aurrez aurre, baina irabaztera gatoz".

•Ohitura berreskuratu
- SARRERAK: Partida ikusteko sarrerak bost euroan salduko dituzte (2 euroan gazteentzako sarrerak).
- ORDUTEGIA eta ENTRENAMENDUA: Partida 17:00etan hasiko da, abenduaren 14an. Partidaren bezperan, abenduaren 13an, Olaizaga kiroldegian egingo du entrenamendua Euskadiko selekzioak, 19:45etik 21:45era.
- Esther Arrojeria
- Alba Menendez
- Nagore Arizaga
- Maxalen Ziarsolo
- Silvia Ederra
- Ainhoa Hernandez
- Tania Yanez
- Janire Etxabe
- Nahia Galarza
- Leire Garcia
- Nerea Elizegi
- Jessica Nogales
- Maialen Mujica
- Naryth de la Cruz
- Andrea Egozkue