Urtarrilaren 2an izango da Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen ikuskizuna

elgoibarren.net 2013ko abe. 12a, 09:53

 
“Bizipoza” da Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizun berria. Elgoibarrera urtarrilaren 2an, barixakua, etorriko dira. Bi saio eskainiko dituzte Herriko Antzokian. Abenduaren 16tik aurrera eskuratu ahal izango dira sarrerak.

 


  Azken urteetan ohi duten legez, bi saio eskainiko dituzte Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazo ezagunek Elgoibarren: 16:30ean eta 18:30ean. Iaz egin zuten moduan, Herriko Antzokian izango dira bi saioak {aurrez kiroldegian eskaini izan dituzte}. Sarrerak, Kutxaren bidez jarriko dituzte salgai abenduaren 16tik aurrera; www.kutxa.net-en {komisioak: 0,60€ kutxako txartelarekin, 0,80€ txartelik gabe}. Sarrerak 10 euro balio ditu helduentzat, eta 8 euroan eskuratu ditzakete haurrek.

1706637120803 Urtarrilaren 2an izango da Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen ikuskizuna

•Bizipoza ikuskizunaren siunopsia:
  Pailazoak irripidean barrena abiatzera doaz Panpoxa furgonetan. Txernobyldik datorkien laguna jasoko dute aireportuan. Marimotots Panpoxa martxan jartzen saiatu da, baina ezin: motorra puzkerka hasi da, ke artean eztulka. Matxuratuta dago plazaren erdian. Arduratuta daude gure lagunak, aireportura nola iritsi ez dakitela. Plazan daudela, handik eta hemendik, laguntza ez zaie faltako, eta konturatuko dira bizkarra emanaz elkarri denok garela elbarri. Kantuan eta dantzan, bizipozez eta auzolanean, mundu berri bat dugu zain.