Jorge Javier Vazquez, Belen Esteban, Kiko Matamoros, Lidia Lozano eta
enparauen ondoan ikusiko dugu Josu Mugerza sukaldari elgoibartarra
abenduaren 16tik 19ra bitartean. Izan ere, Tele5 kateko Salvame saioan
parte hartuko du Belaustegi jatetxeko sukaldariak.