Jubilatuen astea ospatzen dihardute egunotan

elgoibarren.net 2013ko abe. 12a, 18:18

Jubilatuen Astea ospatzen ari dira egunotan Zaharren Biltokian. Txokolate jana egin zuten martitzenean, eta gaur, 80 urtetik gorakoentzako bazkarian parte hartu dute 160 lagun inguruk. Bazkaldu aurretik, aurten urrezko ezteiak bete dituzten hamabi bikoteei omenaldia bat egin diete, lore sorta bana eta Elgoibarko oroigarria emanez.


 Bihar, sorpresa izango dute 17:00etan Zaharren Biltokian, eta domekan hildako jubilatuen omenezko meza ospatuko dute 12:00etan, Parrokian. Arratsaldean, bestalde, Gelatxo orkestrarekin egingo dute dantzaldia.

1706637118947 Jubilatuen astea ospatzen dihardute egunotan

1706637119051 Jubilatuen astea ospatzen dihardute egunotan

1706637119190 Jubilatuen astea ospatzen dihardute egunotan

1706637119313 Jubilatuen astea ospatzen dihardute egunotan