Idiazabal Jatorri Izendapenaren Batzorde Arautzailearen ardurapean 2013an antolatu diren hamasei ardi-gazta lehiaketa bat edo gehiago irabazi duten gaztagileen topagune izango da Elgoibar abenduaren 28an. Aurten, iaz moduan, bederatzi gaztagilek lortu dute lehiaketaren bat edo gehiago irabaztea.
Bi gaztagile estreinakoz etorriko dira Elgoibarrera, Munaingo Zabaleta S.C. eta Azkarra S.C. gaztagile nafarra. Eulateko artzai Rikardo Remirok ere ez du hutsik egingo. Hiru alditan irabazi du Elgoibarko urteko gazta txapelduna aukeratzeko lehiaketa, azkena iaz. Gainera, lau gazta lehiaketa irabazi ditu aurten, horietako bi gazta lehiaketa garrantzitsuenetarikoak: Ordiziakoa eta Euskal Herriko Txapelketa. Hortaz, 'hat-trick'aren bila etorriko da Elgoibarrera. Elgoibarko Mausitxak ere behin irabazi du Gabon Zahar Feria egunean egiten den gazta lehiaketa, 2011n, hain justu ere. Aurten hiru lehiaketa irabazi ditu Mausitxako gaztak: Debakoa, Bilbokoa eta Legazpikoa.
Egunean bertan, 13:30ak aldera, emango dute jakitera Euskal Herriko urteko gaztarik onena zein izan den. 1.500 euroko sari bakarra egongo da irabazlearentzat.
2013an irabazitako txapelketak |
Irabazlea |
Deba, Bilbo eta Elgoibar |
J.M. Ansola-Mausitxa (Elgoibar) |
Araia | Hermanos Audikana (Gereñu) |
Azpeitia | Joseba Insausti (Ordizia) |
Uharte-Arakil, Ordizia, Hondarribi eta Euskal Herriko txapelketa | Ricardo Remiro (Eulate) |
Elgoibar, Bergara eta Axpe | Jon Etxebarria (Zeanuri) |
Plentzia | Zabaleta SC (Munain) |
Eibar | Azkarra (Olaberria) |
Gernika | Aizpea (Olaberria) |
Agurain |
La Leze (Ilarduia) |
Udaletxekopleno aretoan jarraitu ahal izango du, nahi duen orok, urteko gaztarik onenaren aukeraketa. 12:00etatik aurrera epaimahaikideen lana zuzenean ikusteko aukera izango dute bertaratzen direnek. Dena dela, streaming bidez Internetetik zuzenean jarraitu ahal izango da lehiaketa.
•Maridaje afaria Belaustegin
∞Lotura duten albisteak:
- Mausitxako gazta hirugarrengoz garaile Legazpian (2013-09-03)
- Mausitxako gaztak irabazi du Bilboko Idiazabal gaztaren txapelketa (2013-06-17)
- Bederatzi gazta lehiatuko dira urteko gazta onenaren sariaren bila (2012-12-12)
- Herriko produktuak nagusi Gabon Zahar Feriako lehiaketetan (2012-01-03)
- Non hago, zer larretan Urbiako artzaina (2011-01-03)
- Urrezko domina eskuratu du Mausitxako gaztak Birminghanen (2010-12-01)
- Mausitxako gazta 10etik gertu (2010-10-04)
- Gernikan ere nagusi Mausitxako gazta (2009-10-27)
- Aurreikuspenak gainditu ditu orain arteko feriarik arrakastasuenak (2009-09-28)
- Mausitxak irabazi du Ordiziako lehiaketa, hirugarrengoz (2009-09-09)
- Mausitxak irabazi du Gipuzkoako 25. Ardi Gazta Lehiaketa (2009-09-08)
- 1.500 euroko saria urteko gaztarik onenarentzat (2008-12-11)
- Munduko Gazta Lehiaketan urrezko domina eskuratu du Mausitxako gaztak (2008-10-01)
- Brontzezko domina Mausitxako gaztarentzat 'World Cheese Awards' sarietan (2007-04-10)
- Mausitxako gaztak bigarren aldiz irabazi du Ordiziako Gazta Lehiaketa (2007-09-05)