Zatoz Elgoibarko Izarraren aldeko tonbolara! Abenduaren 24an, Kalegoen plazan

elgoibarren.net 2013ko abe. 13a, 13:06

Abenduaren 24a egun berezia izan ohi da Elgoibarren, eta are bereziagoa izango da aurten. Izan ere, Elgoibarko Izarra kultur elkarteak tonbola jarriko du Kalegoen plazan, eta ehunka opari banatuko ditugu. Herriko dendariek, eta Elgoibarko bertako nahiz kanpoko hainbat norbanakok emandako opariei esker, izugarrizko zakua osatu dugu. Ehundik gora dira tonbolako gure lagunak.


  11:00etatik 14:30era bitartean Kalegoen plazan egongo gara tonbolarekin.
 Elgoibar euskaldunago egiten lagundu nahi badiguzu, zatoz tonbolara! Euro baten truke, opari bat edo gehiagorekin itzul zaitezke etxera, hiru txarteletik batek saria dutelako. Jarri zeuk ere zure alea. Jokatu, opariak banatzeko desiatzen gaude-eta.