Ezbeharraren abisua 12:30ak aldera jaso zutela jakinarazi du SOS Riojak. Errioxako gailurrik garaiena den San Lorenzo mendiaren (2.271 m) mendebaldeko aurpegiko mendi-hegal batetik amildu zen 45 urteko eskiatzaile elgoibartarra.
Errioxako Larrialdi Agentziako kideek Guardia Zibilaren EREIM mendiko erreskateetarako talde berezia eta helikoptero bat mobilizatu zituzten eta istripua izan ostean erori zen sakanetik helikopteroz atera zuten eskiatzaile elgoibartarra. Helikopteroak Valdezcarayko eski estazioraino eraman zuen zauritua eta hango larrialdietarako zerbitzuetako kideek Larderoko Los Manzanos ospitalera eraman zuten gero. Ez dute zauritua nor den jakinarazi.