Euskadiko selekzioarekin jokatu zuten jokalarien artean ez zegoen elgoibartarrik oraingoan, baina hurrengo aukeraren batean baliteke bat edo beste izatea, beheko mailetan ohikoa bihurtu baita Sanlo kirol taldeko jokalariak ikustea. Euskadiko eskubaloi selekzioek Gijonen jokatuko duten txapelketa ez da salbuespena izango. Harako ere Sanloko zortzi jokalari deitu dituzte maila desberdinetako Euskadiko hautatzaileek. Urtarrilaren 2tik 7ra bitartean jokatuko da txapelketa. Hona hemen hautatutako jokalari elgoibartarren zerrenda:
- June Loidi (infantil neskak)
- Oscar Gonzalez (infantil mutilak)
- Ibai Perez de Albeniz (infantil mutilak)
- Nerea Solozabal (kadete neskak)
- Alaitz Egaña (kadete neskak)
- Nagore Rodriguez (kadete neskak)
- Eneko Rubio (kadete mutilak)
- Nora Kortaberria (jubenil neskak)
•Berdintasun Sariak
Kirol taldeko jokalari beteranoenak eta gazteenak jaso zuten taldekako saria, Sanlo kirol taldearen izenean. Izaskun Estibaritzek, berriz, esker honeko berbak izan zituen saria jasotzerakoan. Mikrofonoa hartu eta Udala, saria emateagatik, eta Haizeako mendi taldeko kideak, bide lagun izateagatik eskertu zituen, eta baita familiako kideak ere. “Aita eskertu nahi dut, nirekin izan zuen pazientziagatik; senarra ere bai, beragatik izango ez balitz ezin izango nituzkeelako horrenbeste ibilbide egin eta horrenbeste bizipen bizi”. Bide batez, Txileko selekzioko kideak eskertzeko ere baliatu zuen aukera. “Eskerrik asko Elgoibarrera etortzeagatik. Zorte onena opa dizuet zuen ibilbidean, eta, jakin dezazuela herrialde zoragarria duzuela, aurten izan dugu-eta ezagutzeko aukera. Era berean, eskerrak txiletar herriari, Magallanitoei bereziki, Txilen ikasketak egiten ari den gure semea ezin hobeto hartu dutelako”.
•ARGAZKIAK: