Miren Narbaizak eta Ander Mujikak osatzen duten Napoka Iria taldeak
etxean aurkeztuko du kaleratu duten azken diskoa, 'Arnasten ikasteko
berriz' (Bonberenea Ekintzak). Elgoibarko Kultur Etxeko sotoan eskainiko
dute kontzertua datorren domekan, abenduaren 22an. Sinuöse kolektiboak
antolatu du kontzertua.
Sinuöse kolektiboak artista, ekintza eta proposamen desberdinak Elgoibarrera hurbiltzeko lanean dihardu azken urteotan. Urtean behin Sotoko Hotsak izeneko ekitaldia antolatzeaz gain, hilean behin kontzertu bat antolatzen dute Elgoibarko Kultur Etxeko sotoan. Azken horien barruan, saio berezia prestatu dute abendurako, Napoka Iria taldearen kontzertua. Elgoibartik eta Eibartik datorren bikoteak etxean aurkeztuko du argitaratu duten azken diskoa, 'Arnasten ikasteko berriz' izenekoa. Lan berriaren ekoizpenak denbora eta dedikazioa behar zituela-eta, estudiotik pasa ostean, joan den irailean argitaratu zuten lan berria.
ENTZUN DISKOA: napokairia.bandcamp.com webgunean entzun daiteke osorik Arnasten ikasteko berriz diskoa.
•Bideoklipa: David Zabalak zuzendutako Nik ere abestiaren bideoklipa: