2013 urtean nabarmendu diren kirolari, entrenatzaile, laguntzaile, zuzendaritzako kide edo babesleak sarituko dituzte eguaztenean (abenduak 18) Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak urtero antolatzen duen Kirol Federatuen Sarietan. Kirol taldeen eta bereziki pertsona horien lana aitortu eta eskertu nahi du Udal Kirol Patronatuak. Herriko 19 kirol klubek parte hartuko dute sarietan, beste horrenbeste sari emanez. Horiez gainera, Udal Kirol Patronatuak ere banatuko du beste sari bat.
Ohitura duten legez, sari banaketa hasi aurretik kirolari buruzko mahai ingurua egingo dute. Ondorengoek hartuko dute parte:
- Matxalen Ziarsolo (Ermua). Bera Bera eskubaloi taldeko kapitaina. Hamaika aldiz internazionala izandakoa, azkenetariko bat joan den zapatuan Euskadik eta Txilek Elgoibarren jokatu zuten lagunarteko partidan. Ziarsolok Liga bat, Erreginaren hiru Kopa eta Superkopa bat irabazi ditu.
- Patri Espinar (Usansolo). Gipuzkoako Pilota Federazioko Emakumea Pilotari proiektuko arduraduna, eta Zarautz Kirol Elkarteko pilota koordinatzailea.
- Marta San Martin (Elgoibar). Epaile eta Ordezkari Teknikaria Euskadiko Triathloiko Federazioan. Epaile nazionala da, eta nazioarteko epaile ikastaroa burutzen ari da.
- Maria Gallastegi (Eibar): Soraluzeko udal kirol teknikaria. Txirrindulari izan zen Debabarrena taldean. Giroa, Tourra eta Emakumeen Biran parte hartutakoa eta Euskal Herriko txapelduna ere izana da.
•Aurreko urteetako sarituak:
- 2012ko irabazleak
- 2011ko irabazleak
- 2010eko irabazleak
- 2009ko irabazleak
- 2008ko irabazleak
- 2007ko irabazleak
- Kirol arloko Berdintasun Sariak antolatu ditu Elgoibarko Udalak (2013-11-28)
- Elgoibarko Kirol Federatuaren Urteko Sariak banatu ditu Udal Kirol Patronatuak (2012-12-20)