Hala ere, 22:00etatik 24:00etara Elgoibarko Yudego botikak (San Frantzisko, 18) eskainiko du guardia zerbitzua urtarriletik aurrera, urte guztian. Egunez, Elgoibar, Mendaro eta Soraluzeko botiken artean egingo dituzte guardiak, baina zapatu goizetan beti egongo da botikaren bat zabalik Elgoibarren.
Botiken guardia zerbitzuen inguruan haserrea agertu dute zenbait erabiltzailek behin baino gehiagotan. Ikusi BARREN aldizkariak gai honen inguruan 2008an egin zuen erreportajea (BARREN 651. zenbakia, 2008-04-18 PDF)
∞Lotura duten albisteak:
- Abian da botikak hobeto erabiltzeko programa (2010-11-16)