Abenduaren 20an jarriko dute martxan Parrokiako jaiotza

elgoibarren.net 2013ko abe. 19a, 17:10

Elgojaiotza taldeak barixakuan, abenduaren 20an, jarriko du martxan Parrokiako jaiotza. 40 metro koadroko neurria izango du jaiotzak, eta 30 figura baino gehiago ikusi ahal izango dira mugimenduan. Eguna eta gaua bereiztuko dituzte, benetako arrainak jarriko dituzte errekan, eta beste hainbat apaingarri ere izango dira. San Anton egunera arte egongo da zabalik, urtarrilaren 17ra arte, alegia. (bideoa dauka)


 Azken 33 urteetan moduan, aurten ere ez du hutsik egingo Parrokiako jaiotza mekanikoak Elgoibarren. Lau-bost laguneko taldeak sortu zuen jaiotza mekanikoa Elgoibarren 1980an, Parrokiako kaperan. Ordutik hona soina handia hartu du jaiotza honek eta toki askotatik etortzen da jendea jaiotza ikustera.

Barixaku honetan, abenduaren 20an, egingo dute jaiotzaren inaugurazioa, 20:00etan. Benantzio Otaegi Elgoibarko parrokoak, Elgoibarko alkate Alfredo Etxeberriak eta Elgojaiotzako presidente Anton Zabaletak parte hartuko dute jaiotza martxan jartzeko ekitaldian. Parrrokoaren bedeinkazioaren ostean izango da. 
BIDEOA: 2012ko Jaiotzaren bideoa. (aurreko urteetako jaiotzen bideoak Elgojaiotzak Youtuben duen kanalean)