Guztira, 3.000 txartel aterako ditugu, eta euro batean jarriko ditugu salgai. Euro baten truke, beraz, opari bat edo gehiago eskuratzeko aukera izango da, hiru txarteletatik batek saria izango duelako. 11:00etan zabalduko dugu tonbola eta 14:30ak ingurura arte egongo da jokatzeko aukera.
Elgoibarko Izarrak herritar guztiak animatu nahi ditu tonbolan jokatzera, eta bide batez, eskerrak eman nahi dizkie tonbolarako opariak eman dituztenei eta baita egun horretan Elgoibar euskaldunago egiten laguntzeko proiektu hontara batuko diren guztiei.