Plaza opariz beteko dute bihar Olentzerok, Mari Domingik eta Elgoibarko Izarraren tonbolak

elgoibarren.net 2013ko abe. 23a, 11:37

Goizean goiz ailegatuko dira bihar, abenduak 24, Olentzero eta Mari Domingi Elgoibarrera. Biei ongi-etorria egin eta kaleak kantuz girotzeko, diana antolatu du Elgoibarko Izarrak 9:30erako. Aurten, gainera, Olentzero eta Mari Domingi Elgoibarko Izarraren tonbolara batuko dira. 11:00etan zabalduko dute tonbola Kalegoen plazan.



1706637088371 Plaza opariz beteko dute bihar Olentzerok, Mari Domingik eta Elgoibarko Izarraren tonb

Elgoibarko Izarrak tonbola jarriko du abenduaren 24an Kalegoen plazan. Olentzero eta Mari Domingirekin batera, beraz, opariak banatuko ditu aurten euskara elkarteak. Hiru mila boleto jarriko dituzte salgai, bakoitza euro batean, eta mila opari baino gehiago banatuko dituzte. Horrez gain, txorizo taloak eta pintxoak jateko aukera ere eskainiko dute txosnan.
 

Kalejira nagusia, 11:30ean Kalegoen plazatik

1706637088453 Plaza opariz beteko dute bihar Olentzerok, Mari Domingik eta Elgoibarko Izarraren tonb

Bestalde, diana antolatu dute 9:30erako, eta kaleak kantuz alaituko dituzte Olentzero, Mari Domingi eta beste hainbat lagunekin. Kalejira nagusia, Kalegoen Plazan hasiko da 11:30ean, eta San Bartolome kaletik Kultur Etxe aurrera joango dira. Han dantza herrikoiak egingo dituzte, eta ondoren, Errosario kaletik Kalegoen plazara itzuliko dira. 12:30etik aurrera umeen gutunak jasoko dituzte Olentzerok eta Mari domingik elizako arkupeetan.

Mendaron, 11:00etan
  Ameikutz musika eskolak antolatzen du Mendaron Olentzero eta Mari Domingiren kalejira. Azpilgoetan hasiko dute kalejira, Mañuskako iturri ondoan, 11:00etan. Handik Garagartzaruntz abiatuko dira, Plaza gurutzatu eta txaleten ondotik aurrera, eta Garagartza pasata, Estazio kaletik san Joseruntz joango dira. Frontoian amaituko dute ibilaldia eta han haurren gutunak jasoko dituzte Olentzerok eta Mari domingik. Ondoren, ipuin lehiaketako sariak banatuko dituzte.
2012ko argazkiak: