Abenduaren 27an izango da Eguberrietako bertso saioa, 22:00etan

elgoibarren.net 2013ko abe. 23a, 12:14

San Bartolome parrokian izango da aurtengo Eguberrietako bertso saioa, abenduaren 27an, barixakuan. 22:00etan hasiko da Elgoibarko Izarrak antolatzen duen saioa. Maialen Lujanbio, Igor Elortza, Onintza Enbeita, Andoni Egaña eta Amets Arzallus ariko dira bertsotan.


 Azken hiru Bertsolari Txapelketa Nagusietako irabazleek bat egingo dute Elgoibarko bertso saioan: Andoni Egañak, Maialen Lujanbiok eta joan den abenduaren 15ean txapela jantzi zuen Amets Arzallusek.
Joan den urtean moduan, aurten ere Uxue Alberdik egingo ditu gai-jartzaile lanak.