•Azoka zifretan
Barazki eta fruten postuak 21 izango dira orotara. Gazta salduko duten saltokiak, berriz, 26 izango dira. Eztizaleek ere izango dute non aukeratua, eztia saltzeko hamar postu jarriko dituzte-eta. Era berean, gozolaeentzako eskaintza ere handia izango da: Ogia, pastelak eta gozogintzako produktuak saltzeko 17 postutan. Azkenik, kontserbak, foie-gras, eta antzerako produktuak salduko dituzten 15 postu ere izango dira. Kalegoen, Kalebarren, Lekueder eta Aita Agirre plazan jarriko dituzte azoka osatuko duten 100dik gora postuak.

•Garate baserriko txerri “erraldoia”
•Gazta txapelketa
Taloak jateko ohitura dute askok feria egunean eta aurten ere izango da horretarako aukerarik: Bolatokiko parkean izango diraGoierriko talogileak, Kalebarrren plazan ere egongo da postu bat, Kultur Etxearen atzealdean, Udaltzaingoaren aurrean dagoen plazatxoan, hain justu ere. Zazpiki elkartearen txosna, berriz, azken urteetan moduan Salento jatetxearen ondoan jarriko dute. Taloez gainera, ikas bidaietarako dirua batzeko postuak jarriko dituzte ikasleek King-kong azpian. Elgoibar Ikastolak ere jarriko du postu bat 50. Urteurrena bete dutela-eta argitaratu duten liburua saltzeko. Musika eskolako sarreran jarriko dute postua.
♦ELGOIBARKO GABON ZAHAR FERIA 2013 (abenduak 28)
8:30etik AURRERA:
- Kalegoen plazan: barazki eta fruta erakusketa, lehiaketa eta salmenta. Loreak.
- Elizpean: baserriko produktuen erakusketa eta salmenta. Gazta eta eztia.
- Aita Agirre plazan: baserriko produktuen, lanabesen eta landareen erakusketa eta salmenta.
- Giza Eskubideen parkean: baserriko produktuen erakusketa eta salmenta.
- Bolatokiko parkean, Lekuederren eta Kalebarren plazan: hainbat abereren erakusketa.
9:00etatik 21:00etara: Parrokiako Jaiotza, Parrokiako kaperan.
10:00etatik aurrera: “BALTZOLA ANAIAK” trikitilarien kalejira.
11:00etatik aurrera: Elgoibarko Ikastolak, “eusko labela” duten harakinen laguntzarekin (Armueta, Ziarda eta Benito), labeldun saiheski pintxoak eskainiko dituzte, Kalebarren plazan.
11:30ean: ELGOIBARKO KALE KANTARIEK, giroa alaituko dute euskal abesti herrikoiekin. Irteera: Kalebarren plaza.
12:00etan: “Urteko Gaztaren VI. Txapelketa. Elgoibarko Gabon Zaharretako Saria 2013” Udaletxeko Areto Nagusian, Kalamua Elkarteak antolatuta.
Lehiaketak irauten duen bitartean, Areto Nagusian, Mañukorta, Ziarda eta Meabebasterretxea bertsolarien jardunaldia.
13:30ean: Udaletxeko Areto Nagusian, fruta, barazki eta gazta lehiaketaren sari banaketa.
18:00etan: Kalegoen plazan, PLAZARA DANTZARA erromeria. I. Bereziartua Musika eta Dantza Eskolak antolatuta.
Ondoren: ELGOIBARKO KALE KANTARIEK, giroa alaituko dute euskal abesti herrikoiekin. Irteera: Kalegoen plaza.

∞Lotura duten albisteak:
- 2012ko Gabon Zahar Feriaeguna, irudietan (2012-12-31)
- Herriko produktuak nagusi Gabon Zahar Feriako lehiaketetan (2012-01-03)