La Lezek irabazi du urteko gazta onenari saria, Gabon Zahar Feria egunean

elgoibarren.net 2013ko abe. 28a, 19:32

Beste behin ere txiki geratu da herria Gabon Zahar Feria egunera batu den jendetza hartzeko. Jende uholdea izan da Elgoibarko kale eta plazetan eta eguraldiaren aitzakiarik gabe gozatu ahal izan dute egunaz elgoibartarrek eta bisitariek. Lehiaketei dagokionez, urteko gaztarik onenari saria La Leze gaztandegiak (Ilarduia, Araba) irabazi du. Barazki eta fruta lehiaketen sariak ere banatu dituzte (emaitzakargazkiak eta bideoa dauzka)


La Lezeko Gaztagileak urteko gazta onenari saria jasotzen.

Gabon Zahar Feriaren barruan gazta lehiaketa garrantzitsu eta sona handikoa jokatzen da, duela bost urtetik hona: Urteko Gazta Onena aukeratzeko lehiaketa. 2013. urtean jokatutako gazta txapelketa desberdinetako irabazleek, bederatzi gaztagilek, parte hartu dute, eta Illarduiako La Lezek aurkeztutako gazta saritu du epaimahaiak. 1.500 euro, garaikurra eta txapela jaso dituzte gaztagile arabarrek. Era berean, txapelketara aurkeztutako gazta guztiek maila handia izan dutela nabarmendu dute epaimahaikideek, aho batez.

Barazki eta fruta lehiaketak

 Garate baserriko

Gazta lehiaketaz gainera, beste hainbat sari ere banatzen dira Gabon Zahar Feria egunean. Norberak Landatutako Produktuen Sariketa-Erakusketan, Jose Manuel Zabalegik jaso du lehen saria Barazkien atalean, eta, Mutrikuko Sagarmina baserriko Antonio Iparragirrek jaso du, beste behin ere, lehen saria fruta lehiaketan. Berak jaso du saltoki onenaren saria ere. Hona hemen lehiaketetako emaitzak:

•Barazki lehiaketa
  1. saria: Jose Manuel Zabalegi (Olatxo baserria, Martutene)
  2. saria: Peio Rubio (Txillarre, Elgoibar)
  3. saria: Mirian Arrizabalaga (Doniene Berri baserria, Itziar)
Fruta lehiaketa
  1. saria: Antonio Iparragirre (Sagarmiña baserria, Mutriku)  
  2. saria: Maddi Iradi (Zabalo Enea baserria, Hernani)
  3. saria: Edurtzeta Atutxa (Iuruberri Goikoa baserria, Igorre)
•Beste sari batzuk
  • Saltoki onena: Antonio Iparragirre (Sagarmiña, Mutriku)
  • Mendiak hobekien zaindu dituen baserria: Inazio Zubia (Olazabal baserria)

ARGAZKIAK: