Urgazi Triatloi taldearen lekukoa hartuz, Mintxeta Atletismo Taldeak hartu du aurten San Silvestreko lasterketa antolatzeko ardura. Nobedadeekin datoz antolatzaile berriak, Elgoibarren jokatuko baita San Silvestre Egunean “Europa osoan” egingo den lehen lasterketa, abenduaren 31n, 00:01ean, hain justu ere.
•Izen-ematea
Lasterketa herrikoi honetan parte hartu ahal izateko, Elgoibarko Salento, Lanbroa, Jai Alai, Tantaka eta Iturri tabernetan eman daiteke izena. Alabaina, lasterketa hasi baino 15 minutu lehenago ere eman daiteke izena Kalegoen Plazan. Bi euro balio ditu izen-emateak. Diru hoi, Mintxeta Atletismo Taldeak antolatzen duen Nazioarteko Juan Muguerza kroserako izango da. Gaztetxoek ez dute ordaindu beharrik izango.
•Mozorro originalenarentzat saria
Dortsalak banatuko dituzten arren, ez da denborak hartuko eta ez dute sailkapenik kaleratuko. Ondorioz, sari banaketarik ere ez da egingo, bai, ordea oparien zozketak. Gainera, mozorro originalenak sari berezia izango du: bi pertsonentzako gau bateko egonaldia Getariako San Prudentzio hotelean.

•Elgoibarko lehen San Silvestrea 2006an
Aurrez ere jokatu izan dira San Silvestreko lasterketak Elgoibarren. Urgazi Triatloi Taldeak 2006ko Urte Zahar Egunean antolatu zuen estreinakoz. Harrera ona eduki zuen lasterketak eta 156 lagunek parte hartu zuten lehenengo ekinaldian. Hurrengo hiru urteetan (2007, 2008 eta 2009) ere hainbat lagunek agurtu zuten urtea antxitxika. 2010eko eta 2011ko ekitaldietan, baina, Gabon Zahar Feriarekin bat egin zuela-eta, San Silvestreko lasterketa ez antolatzea erabaki zuten antolatzaileek. 2012an, aldiberekotasun arazorik egon ez arren, ez zen inor animatu proba antolatzera. Hala eta guztiz, 70 bat lagun inguru batu ziren, ia espontaneoki, korrika egitera. Plazan bildutakoen artean erabaki zuten ibilbidea eta Elgoibarko kaleetan barrena korrika ibili ziren.

*Kartela: Nerea Oteiza.