18:00etan iritsiko dira Errege Magoak Elgoibarrera, eta 18:30ean Mendarora

elgoibarren.net 2014ko urt. 3a, 22:02

 
Domeka honetan, urtarrilaren 5ean, 18:00ak alderako iritsiko dira Errege Magoak Elgoibarrera, Jesus haurtxoa gurtzera. Ondoren, herri osoa zeharkatuko dute zaldi gainean, bidean batzen diren herritarrei gozokiak banatzen. Mendaron 18:30ean hasiko da kabalgata, Ospasen.


 Errege Magoek geldialdi berezia egingo dute San Lazaro egoitzan bertako kideei opariak banatzeko, eta gero, Kalegoen plazara itzuliko dira, umeen gutunak jasotzeko. Hurrengo egunean kristau ikasbidekoen mezan ere hartuko dute parte Meltxor, Gaspar eta Baltasarrek.
 Mendaron 18:30ean hasiko da kabalgata, Ospasen. Herria zeharkatu ostean, frontoian jasoko dituzte umeen gutunak.
ARGAZKIAK: 2012ko Errege Magoen kabalgatak Elgoibarren eta Mendaron.