Errege Magoen kabalgata, irudietan

elgoibarren.net 2014ko urt. 5a, 21:13

Elgoibarko eta Mendaroko kaleak ilusioz bete dituzte Errege Magoek gaur, Errege Egunaren bezperan. (argazkiak dauzka)

 
  18:00ak alderako iritsi dira Errege Magoak Elgoibarrera, Jesus haurtxoa gurtzera. Ondoren, herri osoa zeharkatuko dute zaldi gainean, bidean batu diren herritarrei gozokiak banatzen. Errege Magoek geldialdi berezia egin dute San Lazaro egoitzan bertako kideei opariak banatzeko, eta gero, Kalegoen plazara itzuli dira, umeen gutunak jasotzeko. Bihar, hilak 6, kristau ikasbidekoen mezan ere hartuko dute parte Meltxor, Gaspar eta Baltasarrek.
 Mendaron 18:30ean hasi da kabalgata, Ospasen. Herria zeharkatu ostean, frontoian jaso dituzte umeen gutunak.