Miren Narbaizak eta Ander Mujikak osatzen duten Napoka Iria taldeak etxean aurkeztu zuen kaleratu duten azken diskoa, 'Arnasten ikasteko berriz' (Bonberenea Ekintzak). Sotoan eskaini zuten kontzertuan Iban Urizar musikari elgoibartarraren laguntza ere izan zuten zenbait abestitan. Sarrera guztiak agortu ostean, adin guztietako ehun lagun inguru batu ziren sotoan. Abestien ostean artistei eskainitako txalo zaparradek argi laga zuten gau atsegina pasa zutela sotoan batutakoek eta musikariak beraiek ere gustura aritu ziren, behin baino gehiagotan eskertu baitzioten publikoari sotora joan izana.
BIDEOAK:
*Bideoak: Aitor Lauzirika.