Gipuzkoako zazpi eskualdetako eztigilerik onenek Gipuzkoako 16. Ezti Lehiaketan parte hartuko dute, datorren udaberrian, Zegamako Erlezain Eguneko ekitaldi nagusian. Debako ezti lehiaketan lortutako emaitzaren ostean, eztigile horien artean izango da Julian Villena ere. Duela bi urte, hain justu ere, erlezain elgoibartarrak irabazi zuen Gipuzkoako Ezti Lehiaketa.
- Irakurri hemen: Julian Villenak BARREN astekariari eskaini zion elkarrizketa (785. zenbakia 2011-06-03 PDF)