Bake Epaile izateko eskaerak idatziz aurkeztu behar dira Herritarrentzako Arreta Bulegoan. Hona hemen kontuan izan beharreko baldintzak eta oinarriak.
•Bake epailearen ardurak
Dokumentuak izenpetu, aste barruko ezkontzak ospatu eta auzokoen arteko auzietan bitartekari lanak egitea dira, besteak beste, Bake Epailearen lanak. Epailea herritar agurgarria eta bakegilea izan ohi da, hizketarako gaitasuna duena. Era berean, gatazkak konpontzeko eta herritarren arteko bizitza zaintzeko ahalmena izan behar du. Mota askotako auziak konpontzen ditu Bake-epaileak, besteak beste, herritarren arteko gatazkak, familiako abusuak eta tratu txarrak, Emakumeen aurkako Biolentziaren Legearen inguruko gaiak, seme-alaben zaintza, jaten ematea eta bisita-erregimena, erabil daitezkeen eskubideak, ingurugiroa, prezioak eta kalitatea, ondarezkoak ez diren errentamendu-gatazkak, jabetza horizontalaren gatazkak.
Botere publikoek Bake-epaileak hartutako erabakiak babestu eta bete behar dituzte. Adiskidetzeko erabakiak indar legala dauka eta partaide guztiek derrigorrez bete behar dute. Epaileak egin behar dena edo ez dena inposatu ahal du, isunak jar ditzake eta gehienez zazpi eguneko atxiloketak ezarri ahal ditu.
- Juan Mari Urangak BARRENi eskainitako elkarrizkea: “Mendaro herri lasaia da eta ez da mugimendu handirik egoten Bake Epaitegian” (604. zenb. 2007-03-02 PDF)