Kipruto eta Bett, iazko txapelduna eta txapeldunordea Mugertza kroseko irteeran izango dira domekan

elgoibarren.net 2014ko urt. 8a, 16:30

Conseslus Kipruto eta Emanuel Bett, 2013an Mugertza kroseko irabazlea eta txapeldunordea, lotu ditu Mintxeta Atletismo taldeak domekan (urtarrilak 12) Mintxetan jokatuko den nazioarteko krosaren 71. ekitaldirako. Makina Erremintaren museoan egin dute aurtengo krosaren aurkezpena eguerdian. Senior emakumezkoen lasterketako partaidetza ere aparta da. Hiwot Ayalew etiopiarra nabarmendu behar da guztietan, munduko kros txapeldunordea 2013an. Antolatzaileek goi mailako antxitxikariak ekarriko dituzte Elgoibarrera, beste behin ere. (argazkiak eta antxitxikari nabarmenen zerrenda dauzka)


Mercy Cherono keniarrak iaz lortutako bigarren postua ondu nahi du aurten.

Domekan atletismoaren jai handi bat bizi ahal izateko Mugertza Krosak izango dituen osagai nagusiak aurkeztu dituzte antolatzaileek eta babesleek, Makina Erremintaren musean egin duten aurkezpen ekitaldian. Aurkezpenean Alfredo Etxeberria Elgoibarko alkateak, Jon Redondo Jaurlaritzako Kirol eta Gazteria Zuzendariak, Asier Sarriegi Gipuzkoako Foru Aldundiaren kirol zuzendariak, Kutxabankeko ordezkariek eta Zigor Diez Mintxeta Atletismo taldeko ordezkariak hartu dute hitza.
•Lehia estua espero da emakumezkoetan
  Senior emakumezkoen lasterketarako lehia estua eskaini dezaketen atleta afrikarrak ekarriko dituztela aurreratu du Zigor Diezek. Hiwot Ayalew etiopiarra izango da lasterketa irabazteko faborito argienetakoa. Duela bi urte bigarren egin zuen Elgoibarren eta iaz ere etortzekoa zen Elgoibarrera, baina azken orduan bisatuarekin izan zituen arazo batzuek tarteko, ezin izan zuen etorri. Egungo Munduko kros txapeldunordea da Ayalew, bigarren postuan amaitu baitzuen 2013an Polonian jokatu zen Munduko Kros txapelketan. Horrez gainera, sasoi betean ailegatuko dela ziurtatu du Diezek. "Aurten ez dago Ayalew gaindituko duenik. Atapuerca, L´Acier eta Campaccioko kros entzutetsuak irabazi berri ditu".
Mercy Cherono keniarra ere garaipen gosez ailegatuko da Elgoibarrera, honek ere, Ayalewk moduan, bigarren postuarekin konformatu behar izan baitu orain arte Elgoibarren. Iaz izan zen. Gelete Burka etiopiarraren atzetik sartu zen helmugan Cherono. Aurreko biek beste aurkari gogor bat ere izango dute, ordea: Linet Masai. "Urteetan ahalegindu gara Linet Elgoibarrera ekartzen, eta azkenean lortu dugu", adierazi du Zigor Diezek. Izugarria da nola korrika egiten duen ikustea, ez diote alferrik deitzen gazela". Linet Masai (Kenya, 1989), hiru alditan izan da txapeldunorde munduko kros txapelketetan. 10.000 metrotako proban urrezko domina bat ere eskuratu zuen 2009an Berlingo Munduko Atletismo Txapelketan.
Kipruto vs Bett
  Gizonezkoen proba nagusian bi kenyar eta Ugandako korrikalari bat izango dira Afrikako ordezkariak, eta hortaz, proba irabazteko faborito nagusiak, partaideen zerrenda oraindik itxi gabe dagoen arren. Conseslus Kiprutok eta Emanuel Bett kenyarrek ondo ezagutzen dituzte Mintxetako aldats eta bihurguneak, lehen eta bigarren postuetan sailkatu baitziren iaz, hurrenez hurren. Leonard Komonekin gertatu zen antzera, Kipruto  Elgoibarren ezagutzera eman zela esan du Diezek. "Ordura arte ez zen ezagunegia eta guretzako ere ezustekoa izan zen 20 urtera iristen ez den mutil gazte honek Elgoibarren lortu zuen garaipena. Etorkizunean kontuan izateko atleta dela erakutsi zuen. Are gehiago Elgoibarko garaipenaren ostean lortu dituen emaitzei erreparatuz gero. Moskun iaz jokatu zen Munduko Atletismo Txapelketan bigarren postuan sailkatu zen 3.000 metro oztopoetako proban eta Diamond League garrantzitsua ere irabazi zuen proba horretan iaz". Emanuel Bett herrikidea izango du Kiprutok aurkari gogorrenetarikoa. Diezekn argitu duenez, irabazteko gogo asko dituela aitortu dio Bettek, iaz bigarren egin eta gero. Bederatzi urte gazteagoa den Kiprutori errebantxa hartzeko aukera izango du domekan. Denboraldi honetan emaitza onak lortu ditu: garaipena Alcobendasen eta bigarren postua Atapuercan, besteak beste.

Atleta gaztetxoekin betetako 15 autobus
 Datorren zapatuan, urtarrilaren 11n, egingo diete ongi-etorria Mugertza krosean parte hartuko duten saltakari guztiei udaletxeko pleno aretoan, 19:30ean. Atleten omenezko aurreskuaren ostean, herriko agintariek hartuko dituzte atletak. Domekan, berriz, Goizeko 10:00etan hasita (emakumezkoen lasterketa nagusia 12:30ean hasiko da eta 13:00etan gizonezkoena), maila guztietako hamar lasterketa ikusteko aukera izango da Mintxetan. Ia 800 atletek egingo dute korrika Mintxetako zirkuituan . Espainiako eta Euskal Herriko hainbat txokotatik atleta gaztetxoz betetako hamabost autobus etorriko direla jakinarazi du Zigor Diezek. XXII. Mamo Wolde sarian, berriz, Italiako, Belgikako, Espainiako eta Euskal Herriko junior mailako atletarik onentsuenek parte hartuko dute. Telebistaz ere eskainiko dute krosa: ETBK kateak zuzenean emango du, ETB1ek 16:00etan eta Teledeporte katean ere emango dute.

71. Mugertza krosean parte hartuko duten atleta nabarmenenak:
GIZONEZKOAK
CONSESLUS KIPRUTO (1994)  KENYA        
•  2013ko Elgoibarko Mugertza kroseko irabazlea
•  Munduko txapeldunorde Moscón (2013), 3.000 metro oztopoetan
•  Diamond Leagueko irabazlea 2013an 3.000 metro oztopoetan
•  Hirugarren postuan dago 3.000 metro oztopoetako denboraldiko sailkapenean
•  Junior mailako munduko txapelduna, 2012an, 3.000 metro oztopoetan.

EMMANUEL BETT (1985) KENYA     
•  17. postuan sailkatua 2013ko kros denboraldiko sailkapenean. 
•  2012ko sailkapenean lehen postuan amaitu zuen denboraldia.
•  Txapeldunorde Elgoibarko Mugertza Krosean (2013)
•  Alcobendaseko krosa irabazi du (2013)
•  2. postua Atapuercako krosean.

TIMOTHY TOROITICH (1991) UGANDA   
•  2013an Polonian jokatu zen Munduko Kros Txapelketan 5. Postuan sailkatu zen.
•  2013an Moscun jokatu zen Munduko Atletismo Txapelketan, 10.000 metroetako probako finalerako sailkatu zen.
•  20. postuan sailkatua 2013ko kros denboraldiko sailkapenean.
•   4. Postuan amaitu zuen Atapuerkako krosa eta hirugarren egin zuen Alcobendasen.

JAVIER GUERRA (1983) ESPAINIA     
•  Espainiako txapelduna maratoian
•  Moscuko mundialean 15. postuan sailkatu zen Maratoian.
•  Txapeldunordea Espainiako kros Txapelketan, 2012an.
•  42. Postuan sailkatu zen 2013ko Europako Kros Txapelketan.

IVAN FERNANDEZ (1988)  EUSKAL HERRIA
•  11. postuan sailkatu zen 2013an Belgraden (Serbia) jokatu zen Europako Kros Txapelketan.
•  2013ko Espainiako Kros Txapelketan 8. Postuan sailkatu zen, 2013an.
•   8. Postuan sailkatu zen Juan Mugertza Krosean iaz.
•   Antonio Jimenez Pentinel: 13. postuan sailkatu zen 2013an 2013ko Europako Kros Txapelketan.
•Antonio Abadía: 22. postuan sailkatu zen 2013an 2013ko Europako Kros Txapelketan.
•Antonio Nuñez: 6. Postuan sailkatu zen 2013ko Espainiako Kros Txapelketan.
•Aitor Fernandez: Promesa mailako Espainiako kros txapelduna.

EMAKUMEZKO ABSOLUTUA
HIWOT AYALEW (1990) ETHIOPIA   
•  Munduko txapeldunorde 2013ko Poloniako Munduko Kros Txapelketan.
•  5. Postuan sailkatu zen 3.000 metro oztopoetan 2012ko Londoneko Olinpiar Jokoetan.
•  4. Postuan sailkatu zen 2013ko Moscuko Munduko Atletismo Txapelketan, 3.000 metro oztopoetan.
•  Atapuercako, LÄcier (Frantzia) eta Campaccio (Italia) krosak irabazi ditu kros denboraldi honetan.
•  3.000 metro oztopoen munduko sailkapenean 4. Postuan dago sailkatua.

MERCY CHERONO
(1991)  KENYA       
•  Txapeldunordea Moscuko Munduko Atletismo Txapelketan
•   2010eko Munduko kros txapelduna, juniorretan.
•   6. Postuan sailkatua 2013an, 5.000 metroetako sailkapenean.
•   Txapeldunordea 2013ko Mugertza Krosean
•   2013ko Venta de Vañoseko kroseko irabazlea.

LINET MASAI  (1989) KENYA       
•  Hiru auditan izan da txapeldunorde Munduko Kros Txapelketetan
•  Munduko txapelduna 10.000 metrotan 2009ko Berlingo Munduko Atletismo Txapelketan.
•  9. Postuan sailkatuta dago 10.000 metrotako denboraldiko sailkapenean.
•  Txapeldunorde Atapuercako eta L´Aciergo (Frantzia) krosetan.
•  Laugarren postua lortu zuen Pekingo Olinpiar Jokoetan, 2008an.

DIANA MARTIN (1981) ESPAINIA
•  Espainiako kros txapelunordea 2013an
•  Espainiako kros txapelduna 2012an
•  14. postuan sailkatu zen Belgraden, Europako Kros Txapelketan.
•  Bosgarren postua Mugertza Krosean, 2013an.
 
IRIS FUENTES-PILA (1980) ESPAINIA
•  10. postua Belgraden,  Europako Kros Txapelketan
•   7. postua Espainiako Kros Txapelketan
•   6. postua Atapuercako krosean.
•  Alessandra Aguilar: Bosgarren postua 2013an Moscun jokatu zen Munduko Atletismo Txapelketan, maratoian.
•  Gemma Barrachina Espainiako kros txapelduna 2013an.
•  Irene Pelayo 15ª campeonato España 2013
 
•Aurkezpeneko argazkiak:

1706637081145 Kipruto eta Bett, iazko txapelduna eta txapeldunordea Mugertza kroseko irteeran izango

1706637081238 Kipruto eta Bett, iazko txapelduna eta txapeldunordea Mugertza kroseko irteeran izango

1706637081344 Kipruto eta Bett, iazko txapelduna eta txapeldunordea Mugertza kroseko irteeran izango

1706637081481 Kipruto eta Bett, iazko txapelduna eta txapeldunordea Mugertza kroseko irteeran izango

1706637081625 Kipruto eta Bett, iazko txapelduna eta txapeldunordea Mugertza kroseko irteeran izango

1706637081749 Kipruto eta Bett, iazko txapelduna eta txapeldunordea Mugertza kroseko irteeran izango

1706637081862 Kipruto eta Bett, iazko txapelduna eta txapeldunordea Mugertza kroseko irteeran izango

1706637081982 Kipruto eta Bett, iazko txapelduna eta txapeldunordea Mugertza kroseko irteeran izango

{mosimage}