Presoen kolektiboko abokatuen atxiloketen aurrean mobilizazioa deitu dute: Euskal presoen kolektiboko abokatuak atxilotzen ari da Guardia Zibila, eta dagoeneko zortzi atxilotu dituzte. Operazioaren aurrean, mobilizaziora deitu dituzte herritarrak gaur iluntzerako. 20:00etan egingo dute elkarretaratzea, Kalegoen plazan.