Mendaroko ipuin lehiaketako sariak banatu zituzten Eguberrietan

elgoibarren.net 2014ko urt. 9a, 19:39

 
Gabonetako ipuin lehiaketa antolatu du Mendaroko Udalak Debabarrenako gaztetxoentzako, eta joan den abenduaren 24an banatu zituzten sariak, Olentzeroren eta Mari Domingiren laguntzarekin. (argazkiak dauzka)

 
 


Haizea Sanchez saria jasotzen.

Hiru sail zituen 19. Gabonetako Euskarazko Ipuin lehiaketak, baina bigarren sailean, D.B.Hko 1. eta 2. mailako ikasleenean, ez zutenez lanik aurkeztu, beste bi sailetan hiru sari banatzea erabaki zuen Mendaroko Udalak, bi sari banatzea aurreikusita bazuten ere. Guztira 79 ipuin aurkeztu ziren lehiaketara, 62 A mailan eta 17 C mailan. Txikienen mailako sarituek MP5 irakurgailuak jaso zituzten. Nagusietan, aldiz, 200 euro jaso zituen irabazleak 100 euro bigarren sariaren irabazleak eta MP5 irakurgailu bat hirugarrenak. Herriko idazlanik onena 50 eurorekin saritu zuten. Elgoibar Ikastolak bere webgunean jarri ditu Ana Zubiaurrek eta Unai Astiazaranek idatzitako ipuinak. Hona hemen sarituen izenak:

A mailan (L.H.ko 5. eta 6. mailak)
1.- Onintza Orue (Mutriku)
2.- Ruth Larrañaga (Mendaro)
3.- Alain Rodriguez (Mendaro)

C mailan (D.B.Hko 3. mailatik aurrera)
1.- Ana Zubiaurre (Elgoibar)
2.- Unai Astiazaran (Elgoibar)
3.- Haizea Sanchez (Elgoibar)
*Mendaroko idazlan onenaren saria: June Ezpeleta.
ARGAZKIAK: Olentzeroren eta Mari Domingiren kalejira Mendaron 2013: