Antxitxika egiteko baldintza onak izan dituzte gaur goizean Mintxetako zirkuituan korrika aritu diren adin guztietako ia 800 atletek. Azken egunetan ez du euririk egin eta basa gutxi topatu dute ibilbidean.
•Hiwot Ayalew jaun eta jabe
Lehiari dagokionez, bi kenyar eta bi etiopiarren arteko borroka ikusi da emakumezkoen lasterketa nagusian. Mercy Cherono eta Linet Masai kenyarrak saiatu diren arren, etiopiarren eguna zen gaur. Hala, Hiwot Ayalewk (Etiopia, 1990) eta Alemitu Haroyek (Etiopia, 1995) atzean laga dituzte bi kenyarrak eta, hurrenez hurren, lehen eta bigarren postuetan sartu dira helmugan. Atleta etiopiar batek Elgoibarren jarraian lortu duen hirugarren garaipena eskuratu du Ayaleuw. 2012an ere parte hartu zuen Mugertza krosean, baina bigarren egin zuen orduko hartan, Yimer Wude Ayalew bere ahizpak irabazi zuen proban, hain justu ere.

Egungo Munduko kros txapeldunordea da Ayalew, bigarren postuan amaitu baitzuen 2013an Polonian jokatu zen Munduko Kros txapelketan. Kros denboraldi bikaina egiten ari da Ayalew, Elgoibarkoaz gainera Atapuerca (Espainia), L´Acier (Frantzia) eta Campaccioko (Italia) kros entzutetsuak irabazi ditu-eta orain artean.
•Estreinakoz ugandar bat garaile
Gizonezkoen proba nagusian iazko lehen hiru sailkatuak (Kipruto, Bett eta Lamdassem) berriz elkartzea lortu zuen Mintxeta Atletismo taldeak, baina hirurei aurrea hartu eta txapela ostu die Timothy Toroitichek (Uganda, 1991). Lehen aldiz irabazi du Ugandako atleta batek Elgoibarren. Honenbestez, Kenyako atletek azken urteetan erakutsitako nagusitasuna eten du Toroitichek, azken lau edizioetan kenyarrek lortu dituzte-eta garaipenak Mugertza krosean. Iazko postua errepikatuz, Emanuel Bett (Kenya, 1985) sailkatu da bigarren postuan eta iazko irabazle Conseslus Kipruto sailkatu da hirugarren. Ayad Lamdassem espainiarra sartu da helmugan laugarren postuan eta Ivan Fernandez gasteiztarra izan da lehen euskalduna, bosgarren eginda. Lasterketa bikaina egin du Fernandezek eta lehen kilometroetan afrikarren erritmoari eusteko gai izan da. Amaieran ere ez diote horrenbesteko aldea atera eta Kiprutok lortu duen podiuma eskura izan du.

•Mamo Wolde sariak
Vanessa Scaunet belgikarrak irabazi du junior mailako Mamo Wolde saria emakumezkoetan. Bi segundoko aldea atera dio helmugan Carmela Cardama galiziarrari. Azken bi urteetako Mamo Wolde sariak irabazi dituen Claudia Estevez granadarrak hirugarren egin du aurten.
Gizonezkoen proban, Carlos Moyano izan da irabazlea. Aragoiko antxintxikariak 11 segundoko aldea atera dio bigarren sailkatuari, Hamid Ben Daoud saltakariari. Astorgako Raul Celada sailkatu da hirugarren postuan.

•Elgoibartarren emaitzak
Hainbat elgoibartarrek parte hartu zuten Mugertza krosean, batez ere gaztetxoen mailetan. Proba amaitzea lortu zutenak 18 izan ziren guztira eta Martin Hernandezek lortu zuen posturik aipagarriena. Infantil mailako lasterketan bosgarren postuan sailkatu zen. Maila horretan taldekako laugarren postua lortu zuen Mintxeta Atletismo Taldeak, Martin Hernandezek, Markel Zabalak, Julen Etxeberriak eta Aner Gallastegik lortu zituzten emaitzei esker. Gainera, zentrokako sailkapenean bigarren postua eskuratu zuen Arreiturre Institutuak. Infantil emakumeen mailako Mintxetako taldekideak (Alaitz Urtubia, Nerea Sasiain, Eider Iglesias eta Sandra Caeiro) seigarren postuan sailkatu ziren taldeka, eta seigarren postuan sailkatu zen alebin nesken taldea. Lorea Santiagok 28. Postuan sartu zen helmugan Mamo Wolde sarian eta gizonezkoen lasterketan 27. postuan eta 43. postuan sailkatu ziren, hurrenez hurren, Iñaki Sagarna eta Iñaki Gabilondo.
Era berean, senior lasterketetan parte hartu zuten Iker eta Maite Maiora Mendaroko anai-arrebek. Maite 23. postuan sailkatu zen eta 78. postuan ailegatu zen Iker.

•SAILKAPENAK: (Mintxeta A.T.)
- Senior gizonezkoak
- Senior emakumezkoak
- Junior emakumezkoak (Mamo Wolde saria)
- Junior gizonezkoak (Mamo Wolde saria)
- Jubenil emakumezkoak
- Jubenil gizonezkoak
- Gaztetxoen lasterketak
∞Lotura duten albisteak:
- Kipruto keniarra eta Burka etiopiarra garaile Mugertza krosean (2013-01-14)
- Atleta izatea, Jairo Berbelen begietan (2013-01-10)
- Aurkeztu dituzte Mugertza krosean parte hartuko duten korrikalariak (2013-01-09)
- Mamo Wolderen lehen garaipenaren 50. urteurrena akorduan (2012-12-18)
- Mugertza krosa Estatuko hiru onenen artean dago (2012-04-25)
- Tanui kenyarra eta Wude etiopiarra nagusi Mugerza krosean (2012-01-22)
- Beste lau urtez luzatu dute lankidetza hitzarmena Mintxeta A.T.ak eta Udalak (2011-12-23)
- Mugerza krosa Europako krosen egutegi ofizialean sartu dute (2011-10-26)
- Antolatzaileak pozik Mugertza krosaren kirol maila eta ikusle kopuruarekin (2011-01-25)
- Hirugarren garaipena Leonard Komonentzat Mugertza krosean (2011-01-23)