Erreminta makinaren mendeurrenari buruzko zigilu erakusketa hilaren 19ra arte ikusgai

elgoibarren.net 2014ko urt. 13a, 14:06

Elgoibarko erreminta makinak ehun urte beteko ditu aurten, eta horri eskaini diote aurten zigilu erakusketa Altzolatarren Dorretxea taldeko kideek. Joan zen zapatuan inauguratu zuten eta hilaren 19ra arte egongo da erakusketa ikusteko aukera, Kultur Etxeko erakusketa gelan. Euskal Herriko eta Espainiako hamalau bilduma izango dira aurten, tartean Fermin Zuriarrain elgoibartarrarena.


  San Anton jaien barruan, zapatuan inauguratu zuen Altzolatarren Dorretxea taldeak aurtengo zigilu erakusketa. Urtero bezala, aukeratutako gaiari buruzko hainbat bilduma jarri dituzte ikusgai, Kultur Etxeko erakusketa gelan. Elgoibarko erreminta makinak ehun urte beteko ditu aurten, eta horri eskainiko diote erakusketa. Euskal Herriko eta Espainiako hamalau bilduma osatu dituzte, tartean Fermin Zuriarrain elgoibartarrarena. Erreminta makinak azken ehun urteetan Elgoibarren izan duen bilakaeraren errepasoa irudikatu du Zurriaranek bere bilduman.
 Era berean, inaugurazio ekitaldian erreminta makinaren urteurrenari buruzko zigilu-markatzeko berezia jarri zuten Correoseko lagileekin elkarlanean. 
  • Astean zehar 18:30etik 20:30era egongo da zabalik, eta jai egunetan, 12:00etatik 14:00etara eta 18:30etik 20:30era.

ARGAZKIAK:

Fermin Zuriarrain bere bildumaren ondoan.

Carmelo Urdangarin eta Julen Zabaleta zigiluei begira.

1706637057931 Erreminta makinaren mendeurrenari buruzko zigilu erakusketa hilaren 19ra arte ikusgai

1706637058038 Erreminta makinaren mendeurrenari buruzko zigilu erakusketa hilaren 19ra arte ikusgai

1706637058135 Erreminta makinaren mendeurrenari buruzko zigilu erakusketa hilaren 19ra arte ikusgai

1706637058227 Erreminta makinaren mendeurrenari buruzko zigilu erakusketa hilaren 19ra arte ikusgai

Lotura duten albisteak: