Zerra edo antzerako tresnaren batekin kaltetu dituztela Altzolako zenbait zuhaitz jakinarazi du Elgoibarko Udalak. “Zuhaitzei eginiko kalteak ikertu beharko ditugu, inork ez daki-eta bandalismo ekintza berri honen atzean dagoen arrazoia zein den. Alabaina, Elgoibarko Udalaren iritzia argia da: ez dago izateko arrazoirik horrelako ekintza bat justifikatzeko, eta zuhaitza hiltzea beste ezer ez dute lortuko”.