Jon Gurrutxagak eta Rafa Furnierrek Mendaroko Musika Eskolan elkar ezagutu zuten. Bateria irakaslea zen Gurrutxaga eta klaseak hartzen zituen Furnierrek. Gerora, Andrakan musika taldeak batu zituen biak, Jonek baterian lagatako lekua hartu zuen-eta Rafak. Musikaz, antzerkiaz, sukaldaritzaz, euskaldunen eta ceutarren inguruko topikoez eta beste hainbat gairen inguruan aritu ziren biak solasean, euskaraz, Hiri Gorrian irratsaioan. Entzun hemen elkarrizketa osorik.
*Argazkiak: Rafa Furnier eta Ander Mujika.