Kiko Rivera "festarako gogoz" etorriko da Elgoibarrera barixakuan

elgoibarren.net 2014ko urt. 15a, 19:20

 
Kiko Riverak Elgoibarren musika emanaldi bat eskaini behar zuenaren berri zabaldu zenetik hona, zeresan eta eztabaida ugari sortu du herrian. Twitter sare sozialaren bitartez jakinarazi berri duenez, Elgoibarrera etortzeko desiratzen eta "festarako gogoz" dago bera.

 
 


  Kiko Riverak musika saioa eskainiko du barixakuan, San Anton Egunean, Elgoibarren. Guass dantzalekua egon zen orubean eraiki zuten aparkalekuan eskainiko du emanaldia, bertan jarriko duten karpan, hain zuzen ere. 21:00etan irekiko dute karpa, eta 00:00etan hasiko da Kiko Riveraren emanaldia. Festarako gogoz datorrela idatzi du berak Twitter sare sozialean duen kontuan. Gainera, kaleratu duen azken abestia "Asi soy yo" aurkeztuko du Elgoibarren.

Kubatar erritmoak zapatuan
  Era berean, “100% Cubano” dantza jaialdia antolatu du Vacuna elkarteak zapaturako, urtarrilaren 18rako. 18:00etatik 21:00etara erritmo kubatarrek hartuko dute karpa. Jan edanak ere kubatar ukitua izango du, hango gastronomiako produktuekin osatutako afaria eskainiko baitute karpa barruan eta Mojitoak ere ez dira faltako. Hogei euroan eskuratu daiteken sarrerarekin, dantza tailerrean parte hartzeko aukera, gauerako sarrera, afaria eta mojito bat eskuratu daitezke. 23:30etik aurrera 10 euro balioko dituela sarrerak jakinarazi dute antolatzaileek. Dantza ikastaroez gainera, Yola DJak girotuko du gaua.

1706637055442 Kiko Rivera "festarako gogoz" etorriko da Elgoibarrera barixakuan

1706637055513 Kiko Rivera "festarako gogoz" etorriko da Elgoibarrera barixakuan

 
Lotura duten albisteak: