Etxean konposta egiteko formazio saioa

elgoibarren.net 2014ko urt. 16a, 13:06

 
Etxean konposta egiteko kanpaina hasiko du Foru Aldundiak Debabarrenean. Etxean lorategia edo lursaila duten bizilagunentzako formazio saioa eskainiko dute datorren astelehenean, urtarrilaren 20an, Elgoibarko Kultur Etxean, 19:00etatik aurrera. Izena ematen duten guztiek doan jasoko dute konpostagailua, iraulgailua, gidaliburua eta konposta egiteko aholkularitza.



 Formazio saioan parte hartzeko interesatuek 902 102 885 telefonora deitu dezakete izena emateko. Informazio gehiagorako www.debabarrenakonpostatzen.com helbidea kontsultatu daiteke.
 Era berean, Mendaroko Udalak jakinarazi duenez, formazio saiorako plazak bete dira dagoeneko. Hala ere, konpostajea egiteko interesa dutenek ondorengo telefonora deitu dezakete: 943 700 799.