Urtarrilaren 25ean jokatuko da Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketa Elgoibarren

elgoibarren.net 2014ko urt. 20a, 15:07

Abian da Euskal Herriko VI. Mus Txapelketa eta Elgoibarko kanporaketa urtarrilaren 25ean jokatuko dela Lanbroa tabernan jakinarazi dute antolatzaileek. Parte hartu nahi duten bikoteek Lanbroara jo beharko dute izena ematera. Elgoibarko irabazleek Gipuzkoako kanporaketarako txartela eskuratuko dute. Iaz, Manuel Salegik eta Pedro Garatek irabazi zuten Elgoibarko kanporaketa.


  Euskal Herriko Mus Txapelketan parte hartzeko interesa duten bikoteek Elgoibarko kanporaketa hasi baino ordubete lehenagora arte dute izena emateko aukera. Elgoibarko kanporaketa datorren zapatuan, urtarrilaren 25ean, jokatuko da Lanbroa tabernan, 16:00etatik aurrera. Bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu. Informazio gehiago nahi izanez gero telefono honetara deitu: 669 671 680 (Josu).
Herri bakoitzeko txapeldunek Gipuzkoako kanporaketan parte hartuko dute otsailaren 14, 15 eta 16an Orion. Euskal Herriko finala Heletan (Behenafarroa) izango da, martxoaren 8an.

Euskal Herriko Mus Txapelketaren sorrera
 2002. urtean. Iparra Hegoa elkartea Euskal Herriko Mus Txapelketa antolatzen hasi zen. Garai hartan, Orreaga Fundazioak Nafarroako mus txapelketa antolatzen zuen. Bai Euskal Herriari ekimena, Iparra Hegoa eta Orreaga fundazioak hausnartu eta Euskal Herri osoko muslariak biltzeko une edo gune bat sortzea adostu zuten. Zazpi herrialdetako muslariak "herri gisa" aritzeko eta lotzeko egitasmo txiki bat zabaltzeko erabakia hartu zuten. Euskal Herriko Mus Txapelketa urtez urte indartuz joan da eta beste hainbat esparrutan bezala, Euskal Herria oinarri hartuta egitura propio bat sortzearen beharra sentitu zuten. Egitura hori sortzeko helburuarekin, txapelketaren antolakuntzan gero eta pertsona gehiago antolatzen joan dira azken urteetan eta guztien artean Euskal Herriko Mus Federazioa sortu zuten. (ikus txapelketak orain arte eginiko ibilbidea)

1706637053112 Urtarrilaren 25ean jokatuko da Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketa Elgoibarren

Iazko txapelketan, Euskal Herri osoko 200 herri baino gehiagotan jokatu zen txapelketako lehen kanparaketa, gutxi gorabehera, 4.000 pertsonek parte hartu zuten. Elgoibarren Manuel Salegik eta Pedro Garatek irabazi zuten kanporaketa eta Mendaroko kanporaketan, berriz, Joxe Idoeta eta Jabi Alberdi izan ziren garaileak. 

 

Lotura duten albisteak: