Irisgarritasuna hobetzeko lanetan dihardute San Roke kalean

elgoibarren.net 2014ko urt. 20a, 18:04

Elgoibarko Udalak San Roke kaleko irisgarritasuna hobetzeko lanak hasi zituen joan den urteko urrian. Obren lehen fasean barandak berritu zituzten beheko partean, eta duela pare bat astetik hona, goiko aldea hobetzeko lanetan dihardute. Gainera, 28. eta 30. etxebizitzen artean dagoen markesina eraitsiko dutela jakinarazi dute Hirigintzatik.



Eraitsiko duten markesina ikus daiteke irudian.

Elgoibarko Udalak Murgil Eraikuntzak SL enpresari esleitu dizkio San Roke kaleko irisgarritasuna hobetzeko lanak. Esleipena 107.587,96 eurokoa (BEZ barne) izan da. Mantentze eta txukunketa lanak egiten dihardute, batez ere. Besteak beste, espaloiak zabalduko dituzte eta barandak aldatuko dira irisgarritasuna hobetzeko. Kalearen beheko zatian barandak eta espaloia berrituko dituzte, eta, aldiz, Arreiturre institututik Mekara arteko aldapan barandak bakarrik. Bestetik, San Roke kaletik Arregitorreko etxeetara joateko eskailera zati guztia berrituko dute.
  Aurrekoez gainera, 28. eta 30. etxebizitzen artean dagoen markesina eraitsiko dute, egoera txarrean dagoela-eta.

1706637052540 Irisgarritasuna hobetzeko lanetan dihardute San Roke kalean

1706637052652 Irisgarritasuna hobetzeko lanetan dihardute San Roke kalean