Maalako parkea estaltzeko ideiak izeneko erakusketan jarriko dituzte ideia lehiaketara aurkeztu diren zortzi lanak, urtarrilaren 22tik otsailaren 5a bitartean Kultur Etxeko erakusketa gelan. Astelehenetik zapatura egongo da bisitatzeko aukera, 18:30etik 20:30era.
Herriko ingeniari eta arkitektoek, edo herrian lan egiten dutenek, parte hartu ahal izan dute lehiaketan. Horiek aurkeztutako zortzi aurreproiektuak bozkatzeko aukera izango dute orain herritarrek. 18 urtetik gorako elgoibartarrek gogokoen duten diseinuaren alde bozkatu ahal izango dute erakusketa horretan. Horretarako, nortasun agiria aurkeztu beharko dute, hala, pertsona bakoitzak boto bakarra eman dezan.
Era berean, exekutatuko den proiektua aukeratzerako orduan, epaimahaiak ondoko irizpideak baloratuko ditu: proposamenaren prezioa {irizpide honi guztizko puntuazioaren %30 emango zaio}, herritarren botoak (%20), inguruarekiko egokitzapena (%20), egitura mantentzearen ondorioz sortuko den kostua (%15), eta gaur egun parkeari ematen zaizkion erabilerekiko egokitzapena (%15). Lehiaketa irabazten duen aurreproiektuaren egileak, proiektua idazteko enkargua jasoko du saritzat. Horretaz gain, 3.000 euroko bigarren saria eta 2.000 euroko hirugarren saria emango dira.
•Udarako estalpea eginda
Hirigintza zinegotzi Rikardo Garatek aurreratu duenez, udarako estalpea eraikita egotea da euren asmoa. "Gauzak ondo bidean, otsail bukaeran esleituko ditugu lanak eta maiatzean obrak hasteko moduan egongo ginatekeî, adierazi du.
Jarraian, zortzi proiektuen argazkiak ikus ditzakezue. Irudi eta azalpen gehiago aurkituko duzue Kultur Etxeko erakusketan.

{mosimage} |
∞Lotura duten albisteak: