Bazkideen Batzar Orokorra oso garrantzitsua izango dela ohartarazi du Elgoibarko Izarrak, eta bertara azaltzeko eskaria egin nahi diete bazkide guztiei. 50 urteko lanaren ondoren, Elgoibarko Izarrak ziklo berri bati ekin nahi dio, eta, besteak beste, etapa berrian izan eta egin nahi dutenaren berri emango dute batzarrean. Batzar Orokorrera azaltzeko asmoa daukanak aurrez jakinarazi behar du batzarrera azalduko dela. Batzarraren aurretik irakurri beharreko dokumentazioa banatzeko da. Batzarrerako izena emateko: 943 74 16 26 (Imanol) edo idatzi hona: elgoibarkoizarra@elgoibarkoizarra.com
- EGUNA: urtarrilak 30, osteguna
- ORDUA: 19:00–20:30
- TOKIA: Kultur Etxeko sotoan
1.- Lehendakariaren agurra.
2.- Oinarri filosofikoak dokumentuaren aurkezpena.
3.- 2014-2016 urteetarako Plan Estrategikoaren aurkezpena.
4.- 2014ko Kudeaketa Planaren eta aurrekontuaren aurkezpena.
5.- 2014-2016 urteetarako Zuzendaritza Batzordearen proposamena.
6.- Hurrengo hiru urteetarako bazkide-kuotaren zenbatekoaren proposamena.
7.- Galdera-erantzunak.