Bikotekiderik gabekoentzako afaria antolatu du Belaustegi jatetxeak

elgoibarren.net 2014ko urt. 22a, 13:24

Emaztegabe eta senargabeak, bananduak, dibortziatuak eta alargunak. Horiek guztiak kontuan hartu eta bikotekiderik gabekoentzako afaria antolatu dute Elgoibarren urtarrilaren 25erako. Aiastian dagoen Belaustegi jatetxean izango da afaria, eta gaur (urtarrilak 22) amaitzen da izena emateko epea. ETBko Euskal Herria Zuzenean saioko kamerak Elgoibarren izan dira eta ekimen honen inguruan herritarrek duten iritzia jaso dute (bideoa dauka)



  Hasierako ideia Debabarrenako bikotekiderik gabeko lagunentzat afaria antolatzea bazen ere, Josu Mugertza Belaustegi jatetxeko ugazabak sustatutako ekimenak eduki duen oihartzuna ikusita, Euskal Herri osoko ezkongabe, dibortziatu eta alargunentzat irekia dagoela jakinarazi dute. Momentuz 60 lagunetik gora dira izena eman dutenak.
 Interesatuek 45 euro sartu behar dituzte Euskadiko Kutxaren ondorengo kontu korronte honetan, euren izen-abizenak zehaztuz: 30350007270070064931. Prezio horretan afariaz gain, autobuseko txartela ere sartzen da. Autobusa 20:00ean irtengo da Eibarko autobus geltokitik (Ego-gain), eta geldialdi bat egingo du gero Txankakoako zubian, 20:30ean, elgoibartarrak hartzeko. Josu Mugertzak, Belaustegi jatetxeko ugazabak, jakinarazi du DJ batek girotuko duela afalostea.

 Euskal Herria Zuzenean telebista saiokoak Josu Mugertzarekin izan dira eta kale-inkesta ere egin dute Elgoibarko kaleetan, herritarrek ekimenaren inguruan duten iritzia jasotzeko. Ikusi ondorengo bideoan: