Urte berriarekin batera, 2014ko ekintzen egutegia aurkeztu du Morkaiko mendi taldeak. Gustu guztietarako ekintzak eta irteerak antolatzen saiatu direla esan dute. Gainera, Morkaikoren ateak guztientzat zabalik daudela gogora ekarri dute, alegia, edozein proposamen entzuteko eta antolatzeko prest daudela. Aurtengorako prestatu dituzten irteeren artean, Pirinioetara mendi eskia egitera antolatu dituzten hiru irteerak {martxoan eta apirilean}, eta, Oionetik (Araba) Bermeora (Bizkaia) egingo duten lau egunetako BTT irteera nabarmendu daitezke.
- Ikusi hemen 2014ko ekintza guztien Morkaikoren egutegia.
•Sargoateko iturria berreskuratzeko saioa
- Interes berezia duten mendi inguruak auzolanean berreskuratzeko proiektuari eta Sargoateko iturriari buruzko informazio osoagoa: www.morkaiko.net/sargoate-iturria/
•Xoxotera mendi irteera
Urtarrilaren 26an, domekan, Xoxotera (913 m.) irteera antolatu du Morkaikok, Herri Eskola eta Ikastolarekin elkarlanean. Aittolako parkineraino autoz igoko direla jakinarazi dute, eta handik Xoxoteko aterpetxeraino dagoen bidea oinez egingo dute.
Otsailaren 15erako, berriz, mendia eta sagardotegia uztartuko dituen irteera antolatu du mendi taldeak. Autobusez Hernani Astigarraga ingurura joango dira Urdaburu mendia igo eta jaitsi ostean sagardotegi batean bazkalduko dute.