Bi lagun atxilotu dituzte Elgoibarko taberna batean osten saiatzeagatik

elgoibarren.net 2014ko urt. 23a, 11:21

Maala inguruko taberna batean lapurtzen saiatzea leporatuta atxilotu zituzten gizonezko bat eta emakumezko bat, biak 24 urtekoak, joan den eguazten goizaldean. Eibarko ertzain-etxeko agenteek eta Elgoibarko udaltzainek elkarlanean atxilotu zituzten bi lagunak.


 Jaurlaritzako Barne saileko komunikazio arduradunek azaldu dutenez, Eibarko ertzain-etxeko agenteek Elgoibarko udaltzainen deia jaso zuten eguazten goizaldean, 2:00ak inguruan. Goardia egiten ari ziren udaltzainek indarkeria erabiliz barrura sartzen saiatu izanaren zantzuak topatu zituzten Maala inguruko taberna batean. Ostalariek atea ixteko erabiltzen zuten katearen katebegi bat ebakita aurkitu zuten, hain justu ere. Handik gutxira bi lagun topatu zituzten udaltzainek Bernardo Ezenarro kalean aparkatuta zegoen auto batean ezkutatuta, lo plantak egiten. Beharrezko egiaztapenak egin eta gero, eta automobileko maletategian lapurretak egiteko erabli daitezkeen hainbat erreminta {zizaila,  azazkalak mozteko barra, eskularruak, aliketak, e.a} zituztela egiaztatu ostean, indarkeria erabilita lapurtzen saiatzea leporatuta atxilotu zituzten bi lagunak, gizon bat eta emakume bat.
 Dirudienez, atxilotutako gizonak antzerako lapurretak egiteagatik aurrekariak ditu. Bi atxilotuak Ertzaintzak Eibarren duen egoitzara eraman zituzten, beharrezko izapideak egin ondoren, Eibarko Epaitegiko epaileen esku lagatzeko.
Lotura duten albisteak: