Sortu zenetik Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuak harreman estua izan du Siemensekin (enpresa fundatzailea izan zen 1989an). Siemens "partner" teknologikoak produktu eta soluzioen portfolio zabala eskaintzen du, ekoizpen mailan (CNC zenbakizko kontrolak , PLC, Akzionamenduak, HMI/SCADA Sistemak), CAD-CAM bidez ekoizpena, garapena eta produktuen diseinua eta Produktuaren Bizitza Kudeaketa (Siemens PLM) hobetzeko mailetara iritsi arte. IMHk Siemens zenbakizko kontrolen prestakuntza eskaintzen du, Enplegurako prestakuntzaren katalogo eta eskaripeko ikastaroetan, eta Hasierako Lanbide Heziketan.
Harreman honen ondorioz, aurten bi erakundeek elkarlan ituna sinatu dute. Honen bidez "CNC SINUMERIK bazkide prestatzaile" bezala kreditatuko da IMH. Makina erremintaren automatizazio sistema honek funtzionamendu eraginkorra ahalbidetzen du eta aldi berean produktibitate maila altua bermatzen die makinei bizitza-ziklo osoan zehar.
60.000 euroko diru laguntza barne hartzen duen itun honen bidez, IMHko irakasle-teknikariak urtero Sinumerik kontrolen azken bertsioen formakuntza jasoko dute, Siemensek Alemaniako Erlangen herrian duen Teknologia eta Aplikazio Zentruan, eta lanerako beharrezkoak izango dituzten dokumentuak sarean izango dituzte eskuragarri.
•Azken belaunaldiko teknologiarekin hornitutako gela
Europa mailan Fabrikazio Mekanikoaren Erreferentzia den IMHk, dituen instalazioetan Siemens-IMH berariazko gela atondu du, azken belaunaldiko teknologiarekin hornitutakoa, ikasleek makina erremintaren sektoreko fabrikatzaile eta erabiltzaileek eskatzen dituzten prestakuntza teknikoa eta teorikoa egin dezaten. Beraz, irakasle-teknikariak industria metalurgikoaren eremu guztietan prestatu ondoren, IMHk 2014an Siemensek homologatutako probetxuzko agiria emango du langileentzako ikastaroetan.

Bestalde, IMHk eta Siemensek 2014an zehar elkarren arteko zabalkundea teknikoaren jardunaldia egiteko asmoa dute. Bertan sektoreko enpresek Siemens-en teknologiaren azken soluzioak ezagutu ahal izango dituzte eta haien aplikazio praktikoak, IMHn garatzen dituen prozesuen berrikuntza eta hobekuntza proiektuetan.
Siemensek lanbide heziketako programen sustapenaren alde egiten du industriaren eguneroko beharrak prestakuntza-zentruetara gerturatuz eta Ikerkuntza eta Garapena lantegietara gerturatzeko.
•Siemens Espainian
Siemens industria, energia, osasuna, egiturak eta hirigintza sektoreak lantzen dituen mundu mailako enpresa liderra da. Erakunde honek 360.000 langile baino gehiago ditu eta bezeroen erronka konplexuenei aurre egiteko produktuak garatu eta ekoiztu, sistema eta proiektu konplexuak diseinatu eta instalatu eta soluzio aukera zabalak sortzen ditu.

2013-13 urte fiskalean (2013ko irailean itxi zena), Siemensek 4.409 milioi eurotako etekin garbiak lortu zituen.
Siemens Espainiak 3.400 langile ditu (kopuru honetatik kanpo gelditzen dira %50ean partaidetutako enpresak) eta bere presidentea Rosa García da.
Siemens Espainiak 3.400 langile ditu (kopuru honetatik kanpo gelditzen dira %50ean partaidetutako enpresak) eta bere presidentea Rosa García da.
Erakundeak Espainian lau lantegi ditu, non ekoizpenaren ehuneko handi batean berritu, ekoiztu eta esportatzen duen. Egoitzak daude Cornellà-n (tren-materiala), Getafe-n (eramangarrien erradio-diagnostikoa), Rubí-n (material elektrikoa) eta Arganda del Rey-n (erradio-farmakoak ekoizteko 2011n inauguratua).
•IMH - Makina Erremintaren Institutua
Makina Erremintaren Institutua Prestakuntza eta Berrikuntza Teknologikorako Zentrua da. Enpresen ingeniaritza konpetentziala, berrikuntza teknologikoa eta hezkuntz-teknologiaren transferentzian garatzen du bere jarduera, Asian eta Hego-Ameriketan garatutako lan esanguratsuak medio.
IMH makina erreminta sektorearen prestakuntza arduraduna da, AFM taldeko partaide bezala; Fabrikazio Mekanikoan Erreferentzia Zentru Nazionala izendatua dago, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko Eragilea da "Berrikuntzako bitarteko erakundea" mailan, eta i2bask eta RedIRISeko partaidea da.
1989an sortu zenetik IMHn 35.000 langile eta langabetu baino gehiagok Lanerako Prestakuntzako ikastaroak egin dituzte, 1.800 ikasle baino gehiagok Heziketa Zikloetan prestatu dira eta 600 baino gehiago Ingeniaritza Dualean (azken honek estatu mailan alternantzian ematen den lehen gradua eskaintzen du) eta 2010etik sortu zuen Asmaola berrikuntza zentru teknologikoaren bidez hainbat enpresa txiki eta ertainentzat garatu ditu berrikuntza-hobekuntza proiektu eta zerbitzuak. Egun 90 lankidek eta 40 kolaboratzailek osatzen dute IMHren lantaldea.