Elgoibarren.net atariak 231.528 bisita jaso ditu 2013an, aurreko urtean baino %11 gehiago

elgoibarren.net 2014ko urt. 24a, 18:00

 
2013ko audientzien datuek islatzen dutenez, 231.528 bisita izan zituen elgoibarren.net webguneak 2013an eta denera 400.012 orrialde ikusi ziren iaz (2012an 208.528 bisita kontabilizatu ziren eta 378.517 orrialde ikusi. Honenbestez, urtebetean %11 egin du gora bisita kopuruak.


 Google Analytics zerbitzuak eskainitako audientzia datuen arabera (ikus PDFan), bisitari kopurua handitu egin da elgoibarren.net atarian. 231.528 bisita izan zituen 2013an, eta 208.598 bisita 2012an. Era berean, 53.000 erabiltzaile bakar baino gehiago izan zituen, aurreko urtean baino %21 gehiago, alegia. Egunero, batez beste, 147 lagunek baino gehiagok erabili zuten elgoibarren.net eta 635 bisita jaso zituen. 2006ko urriaren 23an ikusi zuen argia BARREN aldizkariaren sareko proiektu komunikatiboak. Ordutik hona, audientzia datuak etengabe hazi dira. Ikus urtez urteko eboluzioa:
2007
 134.881
2008  153.188
2009
 169.337
2010  196.148
2011  205.204
2012  208.598
2013  231.528

Trafiko iturri nagusiak
Elgoibarren.net webgunera iristeko trafiko iturri nagusienei erreparatuta, zuzenean iristen dira bisitari gehienak, %22,6. Google bilatzailea da bigarren iturri nagusiena eta Facebook hirugarrena, guztira 39.264 bisita (%16) sare-sozial honetatik etorri baitira (2012ko datuekin alderatuta %34,9 hasi dira). Izan ere, Facebookeko zale kopurua hazi egin da. Une honetan, Elgoibarren Puntonet facebook orriak 1.331 zale ditu (995 zituen 2012 amaieran). Twitter sare sozialean @ElgoiBARRENet profilak dituen jarraitzaile kopurua ere hazi egin da. 2012 amaieran 287 jarraitzaile zituen eta 606 dira une honetan.

Elgoibarren.net bisitatu zuten hamar lagunetik bik sakelako gailuak eta tabletak erabilita egin zuen (bisita guztien %15 eta %4 izatera heldu dira, hurrenez hurren. Guztira 45.800 bisita hain zuzen ere). Hala, %131 hazi da atari digitalean sakelako gailuetatik ikusten dutenen kopurua.
 
Lotura duten albisteak: