Oraindik agertzeke daude Txankakuaren Gabonetako zozketako bost saridun

elgoibarren.net 2014ko urt. 28a, 13:22

 
500 euroko bi bono eta ehun euroko zortzi zozketatu zituen Txankakua Elgoibarko Merkatari eta Zerbitzu Elkarteak Gabonetan. Jakinarazi dutenez, horietako bost sari banatu gabe dituzte oraindik, saridunak agertu ez direla-eta.

 


 Urtero bezala, 1.800 euro banatu zituen Txankakuak Eguberrietan egin zuen zozketan. Saridun guztiak, baina, ez dira oraindik agertu, ez saridun txartelen jabeak eta ezta ordezkoak ere. Otsailaren 8ra arte dute horiek saritutako txartelak aurkezteko. Honako hauek dira agertzeke dauden zenbaki sarituak:
500 euroko bonoen zenbaki sarituak:
  • 71.459 zenbakidun txartela (Ordezkoa: 62.610)
Ehun euroko bonoen zenbaki sarituak:
  • 74.039 (Ordezkoa: 34.654)
  • 76.083 (Ordezkoa: 00451)
  • 30.066 (Ordezkoa: 21.180)
  • 32.131 (Ordezkoa: 67.000)