Bosko eguna ospatuko dute ikasleek barixakuan

elgoibarren.net 2014ko urt. 29a, 17:50

 
Elgoibar Arreiturre BHI eta Meka GLHBIko zein IMHko ikasleentzako egun berezia izango da barixakua, urtarrilaren 31. San Juan Bosko eguna ospatuko dute lehenek eta IMH Eguna makina erremintaren institutuan. Era guztietako lehia eta txapelketek hartuko dute ohiko klaseen lekua (egitarauak dauzka)

 


 Meka Lanbide Eskolan 9:00etatik aurrera hasiko dira San Juan Bosko egunerako prestatu dituzten lehiaketak: mus, poker, sokatira, txingak, txokor batzeak, ahulki jokoa, ping-pong, futbolaina, karabina, futbito… Puntu gehien lortzen dituen taldeak taldekide guztientzako bazkaria irabaziko du Olaizaga kiroldegiko jatetxean. Era berean, bi ebook ere zozketatuko dituzte parte hartzaile guztien artean.

Literatura lehiaketa
 Arreiturre BHI ikastetxean ere ospatuko dute Bosko eguna. Barixakurako prestatu dituzten ekintzez gainera, literatura lehiaketa bat ere antolatu dute, San Juan Boskoren harira. Lau atal zituen lehiaketak, bi euskarazko lanetarako (olerkia eta narrazioa) eta beste bi atal gaztelaniazko lanentzako. Partaidetza handia izan du lehiaketak: 48 lan aurkeztu dituzte DBHkoen mailan eta 29 lan Batxilergokoenean. (informazio gehiago eta argazkiak)

•IMH Eguna

1706637023279 Bosko eguna ospatuko dute ikasleek barixakuan

Aurtengo IMH Eguna ere urtarrilaren 31n izango da, San Juan Bosko egunean, hain zuzen ere. Goizean, ikasle eta irakasleek hainbat ekintzetan parte hartuko dute. (Ikusi 2013ko argazkiak)
Aurreko urteetako ohituari jarraituz, Sahararekin Elkartasun Azoka egingo dute: egunean bertan bigarren eskuko liburuen salduko dituzte ikastetxearen atarian eta, elikagaien bilketa, berriz, otsailaren 5era arte luzatuko da.
Hemen egitarua: