59. Donostiako Nazioarteko Krosa jokatu zen joan den domekan Lasarteko hipodromoan. Joseph Ebuya eta Milcah Chemos keniarrek irabazi zituzten senior mailetako gizonezkoen eta emakumezkoen lasterketak. Gure ordezkariek, baina, behe-mailetako probetan parte hartu zuten, infantil mutilen lasterketan, hain zuzen ere. Martin Hernandezek podiumera igotzea lortu zuen proba horretan, bigarren postuan ailegatu zen-eta helmugara. Emaitza oso onak lortzen ari da Hernandez kros denboraldian, joan den urtarrilaren 12an, esaterako, bosgarren postuan sailkatu zen Elgoibarren, Nazioarteko Juan Mugertza krosean. Zarautzen jokatu zen denboraldiko estreinako lasterketan ere garaipena lortu zuen, eta baita Espainiako Konstituzioaren Nazioartekokrosean ere, Alcobendasen.
∞Lotura duten albisteak:
- Alcobendaseko krosean parte hartu dute Mintxetako 35 korrikalarik (2013-11-26)
- Emaitza onak lortu dituzte Mintxetako atletek kros denboraldiko estreinako lasterketan (2013-11-05)